2021(e)ko urriaren 28(a), osteguna

Ordenagailuko atalak eta sistema

Gaurko blogean ordenagailuari buruz idatziko dut. Hau ondo ulertzeko, lehenengo ordenagailu bat zer den azalduko dizuet, ondoren, zeintzuk diren bere atalak, hau da, hardware-a; eta sistema, software-a. Azkenik, hauen bien arteko erlazioa adieraziko dut.


ORDENAGAILUA: ZER DA ORDENAGAILUA? ZERTARAKO BALIO DU?

Ordenagailua programa informatiko bat aplikatuz datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da. Programa eta elementu elektronikoz osaturik dago eta, oro har, informazioa prozesatzeko eta ordenatzeko aukera ematen du.



Esan dudanez, orain hardware-a azalduko dut, hau da, atalak. Lehenengo eta behin, ulertzeko honen definizioa emango dizuet.

HARDWARE
Hardware-a konputagailu edo sistema informatiko bat osatzen duten elementu fisiko edo materialak dira. Hardware-a hainbat atalek osatzen dute, baina nik garrantzitsuenak azalduko ditut.

ATALAK 
1.- Monitorea
2.- Oinarrizko plaka
3.- Prozesatzeko unitate zentrala (PUZ)
4.- RAM memoria
5.- Hedapen-txartela
6.- Potentzia-iturria
7.- Disko optikoaren unitatea
8.- Disko gogorra
9.- Teklatua
10.- Sagua


1.- MONITOREA
Pantaila ere esaten zaio, eta zure ekipoaren informazioa erakusten du irudi eta testu moduan. Irudi eta testu horiek ordenagailuaren dorrearen barruan dagoen bideo-txartel bati esker sortzen dira.

 

2.- OINARRIZKO PLAKA

 

 Plaka basea edo ama plaka ere deitzen zaio. Oinarrizko plaka ordenagailu baten eskeletoa dela esan dezakegu, honen  elementu guztiak bertan daudelako txertatuta: RAM memoria, mikroprozesadorea eta abar.
 
Ordenagailuaren elementu guztiak konektatzeaz arduratzen da. Plaka honen funtzioa elementu guztiek ondo funtzionaraztea da. Plaka hauetan beste osagai batzuk daude konektatuta, plaka nagusian aurrez instalatuta datozenak, eta plaka nagusiaren azpisistemek funtzionatzen dutela eta plaka horretan dauden gainerako zatiek konexioak eta informazio-trukeak egin ditzaketela ziurtatzen dutenak.

         Jarraian, arin batean azalduko ditut osagai hauek.


              2.1.- TXIPSET-a: Elkarrekin jokatzeko diseinatutako mikrotxipen multzoari deritzogu, normalean unitate bezala merkaturatuak. 
          

 

           2.2.- ELIKADURA ELEKTRIKOKO SISTEMA: Elikadura-iturri batek korronte alternoa  (AC) energia-forma jarraitua bihurtzen du, ordenagailuaren osagaiek funtzionatzeko behar dutena.

 

 
           2.3.- DISIPADOREAK: zenbait osagai elektronikoren tenperatura jaisteko erabiltzen deN tresna da. 

 

 
           2.4.- WIFI ETA SOINU MODULU INTEGRATUAK: Ordenagailuen oinarri-plakek ere soinu-txipak izaten dituzte, zure PCak izango duen soinuaren kalitatea zehazten dutenak.
   3.-PROZESATZEKO UNITATE ZENTRALA (PUZ)

Konputagailu digitalb aten osagaia da eta konputagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu. PUZek funtsezko ezaugarria ematen diote konputagailu digitalari, eta edozein garaitako konputagailuetan dauden beharrezko osagaietako bat dira, bilketa primarioarekin eta sarrera-irteera dispositiboekin batera.


 4.- RAM MEMORIA
Ordenagailuaren epe laburreko memoria da. Bere funtzio nagusia da ordenagailuan irekita dagoen aplikazio bakoitzean duzun informazioa gogoraraztea, ordenagailua piztuta dagoen bitartean. Epe laburreko memoria honek ordenagailua piztuta dagoenean bakarrik jarduten du.

 

5.- HEDAPEN-TXARTELA
Hainbat zirkuitu desberdin eta kontrolatzailez osatutako txartel bat da, bere hedapen-erreten egokian sartuta, ordenagailuaren ahalmenak hedatzeko balio duena. Hedapen txartelen bidez ordenagailuari elementu berriak gehitu ahal zaizkio. 

 

          6.- POTENTZIA-ITURRIA


Karga elektriko bati energia elektrikoa ematen dion gailu bat da. Elikadura iturriaren funtzio nagusia energia elektriko mota bat beste energia elektriko mota batera bihurtzea da; iturriaren sarreran eskuragarri dagoen energia mota, iturriaren irteeran kargarentzat egokia izango den energia mota bihurtzea.


        7.- DISKO OPTIKOAREN UNITATEA

Fitxategi batetik disko optikoetara datuak irakurtzeko edo idazteko prozesuaren zati gisa laser-argi bat erabiltzen duen disko-unitatea da. Argi-sorten bidez, bere emisioan eragindako errefrakzioak interpretatzen dituzte.


         8.- DISKO GOGORRA

Datuak biltegiratzeko gailu bat da, grabazio magnetikoko sistema bat erabiltzen duena fitxategi digitalak biltegiratzeko eta berreskuratzeko. Plater edo disko zurrun batek edo gehiagok osatzen dute, material magnetikoz estaliak eta zigilatutako kutxa metaliko baten barruan abiadura handian biratzen duen ardatz berberaz lotuak.

       

        9.- TEKLATUA

Gailu honek hainbat aparatu, makina eta tresnaren tekla guztiak ditu. Oro har, teklatuak dagokion aparatuaren kontrola edo agintea ahalbidetzen du.


        10.- SAGUA

Ordenagailuan aginduak sartzeko sarrerako gailu bat da, normalean bi botoirekin diseinatuta dago: ezkerrekoak aktibatzeko, mugitzeko eta sartzeko ekintzak exekutatzeko balio du, besteak beste; eskuineko botoia batez ere menuetarako lasterbide gisa erabiltzen da.


SOFTWARE
Softwarea konputagailuaren agindu edo datu multzo bat da. Softwareak konputagailua zer egin behar duen adierazten du. Hardwarea, beste aldetik, lana burutzen duen atal fisikoa da. Konputagailuen softwareak konputagailuaren programak, liburutegiak eta data exekuta ezinak (online dauden dokumentuak adibidez) erabiltzen ditu. Konputagailuaren softwareak eta hardwareak batera lan egin behar dute.



HARDWARE ETA SOFTWARE-AREN ERLAZIOA
Softwareak aukera ematen du ordenagailuaren sistema eragileak programak eta aplikazioak erabiltzeko behar dituen baliabideak administratzeko.... Hardwareak, aldiz, softwarearen aginduak jasotzen ditu, dokumentu bat hardware osagarri bat (inprimagailua) erabiliz inprimatu ahal izateko.


Honekin amaitutzat ematen dut gaurkoa. Eskerrik asko! Hurrengo batera arte.


2021(e)ko urriaren 14(a), osteguna

PSP

PLAYSTATION PORTATIL (PSP)

Asteburu honetan, nire logelako trasteak erretiratzen aritu naiz, eta bat batean txikitan erabiltzen nuen PSP-a aurkitu dut. Kuriositatea eta interesa sartu zitzaidan ea nola egiten diren, eta ea nola holako aparatu "txiki" batek zenbateko obsesioa eta dibertzioa ematen diguten gaur egungo gazteei.

Bilatzen hasi naiz interneten zer atal dituen eta dituen piezak eta gaurko egunean, posta honetan aurkitu dudana zuekin konpartituko dut.




ZER DA?
PSP joko eramangarrien kontsola bat da, Sony Computer Entertainment-ek garatu eta merkaturatua. PlayStation kontsolen linearen lehen emanaldi eramangarria da. Zazpigarren belaunaldiko kontsola gisa, Nintendo DSrekin lehiatu zen.

ZEINTZUK DIRA BERE ATALAK?
Honek dituen atalak hauek dira: 
  • CPU prozesadorea
  • Memoria
  • Disko unitatea
  • Konektoreak:
    • Norabide-botoiak
    • PAD analogikoa
    • Sarrerako botoiak
    • Eskuineko eta ezkerreko katuak
    • Start (hasi)
    • Select (aukeratu)
    • Home (etxea)
    • Power
    • Hold-eko switch-a
    • Distira kontrolatzea
    • Soinu modua
    • Bolumena
    • Wireless LAN kontrola
    • Barneko bateriarako karga-terminalak
    • Kasko-konektorea eta mikrofonoa
  • Bateria
  • Audioa
  • Sarbide-kontrola


punk oi! eta RRV

PUNK OI! 🤘 Gaurko egunean, oso gustuko dudan musika mota bati buruz idatziko dut eta, garai hartakoak ziren baita gustuko ditudan musika ta...