2022(e)ko urtarrilaren 25(a), asteartea

RASPBERRY ETA ARDUINO

RASPBERRY ETA ARDUINO

ZER DA RASPBERRY?

Raspberry Pi mikroordenagailuzko plaka bat da, izenak berak dioen bezala, neurri txikikoa, eta erabilera asko eman dakizkioke, aurrerago ikusiko dugun bezala. Raspberry Pi 2012ko otsailean agertu zen, plaka horren proiektu nagusia hasi eta 6 urtera, eta 2012ko abuzturako 500.000 ale salduko zituzten, eta hilabete geroago, jatorrizko plakaren lehen berrikuspena egin zen, B-koa. Lehenengo unitateak 256 MB ram eta 700 MHz-ko prozesadore bat zituen, 26 GPIO pinen konektore bereizgarria eta HDMI edo RCA bidezko bideo-irteera zituen, audiorako 3.5mm-ko konektore batez gain, lehen modeloak ez zuen ethernet porturik.

 


__________________________________________________________________________________________________

Lehenengo egunean, raspberrya pantaila, teklatu eta sagu batera konektatu genuen. Arazoak izan genituen pantaila ez zelako pizten eta, azkenean, konturatu ginen alimentazio kableak ez zuela funtzionatzen, beraz, aldatu eta pantaila piztu genuen.


ZER DA ARDUINO?

Arduino kode irekiko elektronika sortzeko plataforma bat da, hardware eta software librean oinarritua, malgua eta sortzaileentzat eta garatzaileentzat erabiltzeko erraza. Plataforma horri esker, plaka bakarreko mikroordenagailu mota desberdinak sor daitezke, sortzaileen komunitateak hainbat erabilera-mota eman diezazkiekeenak.

Arduinoa nola erabiltzen den jakin nahi baduzu, sakatu link honetan: Arduino info
_________________________________________________________________________________________

Gero, Kodi programa erabiltzen hasi ginen, hainbat aplikazio, jolas, eta telebista saio batzuk instalatu genituen hor jolastu edo telebista ikusteko. Mando batekin arazo batzuk izan genituen ez zelako konpatiblea eta mobilarekin saitu ginen, baina horrek ere ez zuen funtzionatu. Hori alde batera utziz, ez genuen arazorik izan.

Horren ostean, Arduino plaka erabiltzen hasi ginen, lehenengo egunean eskemaren laguntzarekin zirkuitua montatu genuen baina argia ez zen piztu. Bigarren egunean, gauza batzuk aldatuz eta Jon Roman-en laguntzarekin argia piztea lortu genuen. Kable batzuk txarto zihoazen eta botoia apurtuta zegoen. 













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

punk oi! eta RRV

PUNK OI! 🤘 Gaurko egunean, oso gustuko dudan musika mota bati buruz idatziko dut eta, garai hartakoak ziren baita gustuko ditudan musika ta...