2022(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

EUSKAL TEKNOA

EUSKAL TEKNOA

Kaixo lagunak, pasa den astean Durangoko gaztetxean Malakias (Beñat) egon zen berak konposatutako abesti zoragarriak jartzen eta abesten. Harrigarria iruditu zitzaidan gazte honek egiten dituen remix-ekin; euskal kantei teknoa eta autotunea sartzen die. Hona hemen bere abesti bat: Beste zerbait (Malakiasen remixe)

Niri ere, orain dela pare bat urte, musika konposatzen erakutsi zidaten eta gaur, aplikazio horri buruz eta autotuneari buruz idatziko dut. 


ZER DA KONPOSATZEKO APLIKAZIO HORI?
Nik erabiltzen nuen aplikazioa hau "Magix Music Maker". Nahiz eta hasieran nondik hasi ez jakin, nahiko errez hartzen zaio trukoa. Froga egin nahi baduzue, hemen uzten dut tutoriak bat nola erabiltzen den errez ikasteko. 



Music Maker audioa editatzeko software bat da, multipista, Microsoft Windowsentzat, MAGIX konpainia alemaniarrak sortua. Erabiltzaile amateurrarentzat da. Lehenengo bertsioa 1994an sortu zen. Music Makerren azken bertsioa Magix Music Maker 2015 da.
 

Beharrezkoa bada, hemen dituzue tutoriañ gehiago


AUTOTUNE
Auto-tune-a "Antares Audio Technologiesek" sortutako prozesadore bat da, bokalentzat eta instrumentalentzat. Zehaztasunik ezak eta akatsak ezkutatzeko erabiltzen da, eta, beraz, artista askok afinazio askoz ere zehatzagoa duten grabazioak ekoizteko aukera izan dute. Auto-Tune ere efektu eta soinu interesgarriak lortzeko baliabide artistiko gisa erabiltzen da.



NOLA ERABILI?
Ireki "Auto-Tune" osagarria erabiltzen duzun soinua editatzeko programan. Klikatu zein pistatan aplikatu nahi duzun. Gero, jo ezazu Auto-Tune osagarrira. Ekintza horren ondorioz, Auto-Tune leihoa agertuko da, eta leiho horrek leiho horren ondorioetarako sarbidea emango dizu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

punk oi! eta RRV

PUNK OI! 🤘 Gaurko egunean, oso gustuko dudan musika mota bati buruz idatziko dut eta, garai hartakoak ziren baita gustuko ditudan musika ta...