Raspberry Pi mikroordenagailuzko plaka bat da, izenak berak
dioen bezala, neurri txikikoa, eta erabilera asko eman dakizkioke, aurrerago
ikusiko dugun bezala. Raspberry Pi 2012ko otsailean agertu zen, plaka horren
proiektu nagusia hasi eta 6 urtera, eta 2012ko abuzturako 500.000 ale salduko
zituzten, eta hilabete geroago, jatorrizko plakaren lehen berrikuspena egin
zen, B-koa. Lehenengo unitateak 256 MB ram eta 700 MHz-ko prozesadore bat
zituen, 26 GPIO pinen konektore bereizgarria eta HDMI edo RCA bidezko bideo-irteera
zituen, audiorako 3.5mm-ko konektore batez gain, lehen modeloak ez zuen
ethernet porturik.
Lehenengo egunean, raspberrya pantaila, teklatu eta sagu
batera konektatu genuen. Arazoak izan genituen pantaila ez zelako pizten eta, azkenean, konturatu ginen alimentazio kableak ez zuela funtzionatzen, beraz, aldatu eta pantaila piztu genuen.
ZER DA ARDUINO?
Gero, Kodi programa erabiltzen hasi ginen, hainbat aplikazio, jolas, eta telebista saio batzuk instalatu genituen hor jolastu edo telebista ikusteko. Mando batekin arazo batzuk izan genituen ez zelako konpatiblea eta mobilarekin saitu ginen, baina horrek ere ez zuen funtzionatu. Hori alde batera utziz, ez genuen arazorik izan.
Horren ostean, Arduino plaka erabiltzen hasi ginen, lehenengo
egunean eskemaren laguntzarekin zirkuitua montatu genuen baina argia ez zen piztu.
Bigarren egunean, gauza batzuk aldatuz eta Jon Roman-en laguntzarekin argia
piztea lortu genuen. Kable batzuk txarto zihoazen eta botoia apurtuta zegoen.